Edukira joan

Ausia (fosila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ausia (fosila)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
Generoa Ausia
[[|]]

Ausia Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Ausia fenestrata. Duela 630 eta 542 milioi urte artean bizi izan zen.

Namibia hegoaldean dagoen Nama aztarnategian aurkitu zen 1985 urtean. G. Hahn eta H.D. Pflug paleontologoek izendatu zuten[1].

Errusian aurkituriko Burykhia-ren antz handia du[2]. Lurrari loturik dagoen zorro bat da goian zabaldu egiten dena. Zulo ugari ditu ongi lerrokatuta. Bost zentimetrotako luzera hartzen zuen.

Zalantza ugari sortzen ditu Ausiaren sailkapen taxonomikoak. Zientzilariek hainbat interpretazio egin dituzte.

  • G. Hahn eta H.D. Pflug: koral pennatulazeoa dela esan zuten, Veretillidae familiakoa[1]. Ez da ordea beste veretilodorik aurkitu garai bereko estratoetan eta bigarren mailako poliporik ere ez zaio ikusten Ausiari.
  • Bigarren proposamenak belakiekin lotzen du, zorro itxurako gorputza zuloz beterik duelako[2]. Adolf Seilacher paleontologoak ordea zuloak ez direla dio, depresio batzuk baino ez.
  • Gaur egungo aszidien arbasoa dela proposatu da eta tunikatuen taldean sartuko litzateke beraz[3]. Tunikatuak kordatuokin erlazionaturik dauden animalia ornogabeak dira.
  • Jerzy Dzik: Kanbriar garaiko Halkieria-rekin erlazionatu du[4].
Ausia fenestra tunikatua balitz bezala irudikatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Hahn, G.; Pflug, H. D.. (1985). Polypenartige Organismen aus dem Jung-Präkambrium (Nama-Gruppe) von Namibia. Geologica et Palaeontologica. 19:, 1-13 or..
  2. a b M. A. Fedonkin. (1996). "Ausia as an ancestor of archeocyathans, and other sponge-like organisms". In: Enigmatic Organisms in Phylogeny and Evolution. Abstracts. Moscow, Paleontological Institute, Russian Academy of Sciences, 90-91 or..
  3. (Ingelesez) Fedonkin, M. A.; Vickers-Rich, P.; Swalla, B. J.; Trusler, P.; Hall, M.. (2012-01-01). «A new metazoan from the Vendian of the White Sea, Russia, with possible affinities to the ascidians» Paleontological Journal 46 (1): 1–11.  doi:10.1134/S0031030112010042. ISSN 1555-6174. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  4. Dzik, J.. (2011). Possible Ediacaran ancestry of the halkieriids. Palaeontographica Canadiana. 21:, 205-218 or..



Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]